Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hegoafrikako dantza taldea Luhosoako gelan izango da

Dokumentuaren akzioak

Hegoafrikako dantza taldea Luhosoako gelan izango da

Komunikabidea
Gara
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2002/08/06

Taldea, hain zuzen ere, zulu etniako gazte dantzariz osatua da. «Etorkizuneko Hegoafrikako aitzindarien eleduna dugu talde hau», nabarmendu zuten antolatzaileek taldearen aurkezpena egiterakoan.



Hau dela eta, ikusgarriari dagokionez, Hego Afrikako gerla dantza indartsuak azalduko dituzte besteak beste.



«Ikusgarria indar handikoa da. Dantzari bakoitzak Britaniatik zetozen etsaien aurka zuluek erakutsi zuten borondatea berriz ere plazaratzen du ikuskizun honetan; oraingo honetan, Luhosoara hurbilduko den ikusleen plazererako izango da», gehitu zuten.



Dantzen bidez, beraz, herri honen historiaren lekuko izango da. Zuriek ezarri nahi izan zieten kulturaren aurrean adierazitako erresistentzia eta indarra edo beren sorterrietatik hirietara erbesteratu behar izana dira, besteak beste, dantzariek agertzen dituzten irudiak.



«Honela, ikusgarrian zehar, gerlen sinbolo diren pantera larruzko jantzietatik hasi eta meategietako langileek erabiltzen dituzten kautxuzko boteetarako ibilbidea erakusten da, logika berezi batekin», azaldu zuten antolatzaileek.



Europako hainbat herritan ibili da talde hau, eta Luhosoan agertuko da orain, esan bezala, Euskal Dantzarien Biltzarrak ekarrita.



«Ikusgarriarekin batera, ikusleen eta dantzarien arteko harremana bultzatu nahi izan dugu gauean topaketa batzuk antolatuz. Topaketa horietan, ikusgarriaren bidez ezagutzeko parada izan den kultura preziatu eta, dantzariekin mintzatuz, beren historia eta egoera hobekiago ulertzeko aukera emanen dute», jakinarazi zuten, azkenik, antolatzaileek. Hitzordua arratseko bederatzietan emana da.

Dokumentuaren akzioak