Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hego Euskal Herriko dantzen emanaldia egingo dute larunbatean Añorgan

Dokumentuaren akzioak

Hego Euskal Herriko dantzen emanaldia egingo dute larunbatean Añorgan

Egilea
Beñat Parra
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia, Añorga
Mota
Albistea
Data
2023/05/12
Lotura
Irutxuloko Hitza
anorga dantzari txiki eguna Hainbat haur, Añorgako Dantzari Txiki Egun batean dantzan. (Argazkia: Añorgako Dantzari Txiki Eguna)

Añorgako Arkaitz dantza taldeak emanaldi berezia prestatu du astebururako. Hain zuzen ere, Hego Euskal Herriko askotariko dantzez gozatu ahalko da auzoko frontoian, larunbatean (hilak 13), 19:00etan.

Gipuzkoako dantzekin hasiko dira, eta honakoak egingo dituzte: ezpata dantza, agurra eta san joan, Hormatxulo eta Ehun Dukatekoa doinu zaharrekin. Bizkaiko dantzak izango dira bigarrenak: agintariena, launakoa, banako zaharra, ezpata dantza, matelota (Lapurdi), kaxarranka eta Arratiako fandango eta arin arina. Jarraian, Arabakoen txanda izango da: pasacalles, dantza, lau-kaleen dantza eta jota dantzatuko dituzte. Azkenik, Nafarroako dantza hauek eskainiko dituzte: pasacalles, dantza, modorro eta jota.

Dokumentuaren akzioak