Dokumentuaren akzioak
Hauspoak Ibarrako San Joan bezpera antolatu du
Alurr Dantza Taldea
Alurr Dantza Taldeak jakinarazi nahi du oso pozik eta gustura dagoela iragan larunbatean (ekainak 8) Ibarran antolatu zuen Alurr Egunarekin. Parte hartu zuten dantzari guztiek, haurrek eta gazteek, eta baita ikus-entzuleek ere, gozatu egin zuten, eta arratsaldeko ikuskizunaren ondoren, denek erromerian dantza egin zuten. Lagun ugari bildu zen Ibarrako kiroldegira.
Orain udako emanaldiak egingo dituzte. Ekainaren 22an Ordizian ariko dira, ekainaren 23an Lekeition, eta ekainaren 29an Betelun. Hainbat talde ariko dira aipatu emanaldietan, eta Alurr Dantza Taldeko zenbait taldek dantza egingo dute.
Matrikulak
2013-2014ko ikasturteari begira, matrikulak uztailetik aurrera egin ahal izango dira. Izena eman nahi duten guztiek aurrematrikula egin behar dutela azpimarratu nahi dute, nahiz eta ordainketa uztailean hala irailean egiten ahalko den.
Aurreko urteetan osatutako taldeak egun eta ordu berean ariko dira. 2013-2014ko ikasturtean emango dituzten eskolak eta ordutegiak uztailean ezagutaraziko dituzte. Berritasun gisa, LH5-LH6 eta LH3-LH4 mailetako mutilen bi talde egongo direla aipatu nahi dute.
Halaber, arratsaldeetan dantza egiteko aukerarik ez duten gazteek, goizetan egin ahal izango dute, eta hainbat dantza estilo ikasteko parada eskaintzen du Alurrek. Informazio gehiago nahi izanez gero, 635-75 70 48 telefono zenbakira dei dezakezue edota Ibarrako kultur etxera: 943-67 03 99. Matrikula egiteko agiriak Ibarrako kultur etxean edo Alurr Dantza Taldearen bulegoan jaso daitezke, 635-75 70 48 telefono zenbakira deituta.
Txiribitu aisialdi taldea
Aurten Txiribitu aisialdi taldeak 20 urte bete ditu. Hori dela eta, zenbait ekitaldi egin dituzte ikasturtean zehar. Eta ikasturtea azken ekitaldi batekin itxi nahi dute, argazki erakusketa batekin hain zuzen. Erakusketa komertzio eta tabernetan egingo da, eta guztira 27 koadro ezarriko dira. Bertan, 20 urtetan zehar egindako argazkiak egongo dira ikusgai, eta bi astez egongo dira.
Dokumentuaren akzioak