Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Haurtzaro dantza taldeko kideak oso pozik daude aurtengo emaiztekin

Dokumentuaren akzioak

Haurtzaro dantza taldeko kideak oso pozik daude aurtengo emaiztekin

Egilea
Egarriz
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2004/02/15

Euskal dantzarien Biltzarrean federatua dago dantza taldea eta momentu honetan, 6 urtetik 16 urte bitarteko 89 dantzarik osatzen dute. Urtez urte, kopurua handitzen doa.



Dantzariak talde desberdinetan banaturik daude: batetik, 6 urteko neska-mutilak; 7, 8 eta 9 urteko neskak bestetik; beste talde batean 10, 11 urteko mutilak; 13 eta 14 urteko nesken taldea era badago eta, azkenik, 15-17 urte bitarteko nesken taldea dago.



Duela 16 bat urte inguru sortu zen dantza taldea Oiartzunen. Gaur egun, Lorena Zalakain eta Alaitz Bergaretxe oiartzuarrak eta Maixabel Oroz lezoarra dira nesken taldeko irakasleak. Aritz Salamanca, lezoarra, da mutilen taldeko irakaslea.



Hainbat herri desberdinetako jaialdi eta txapelketetan parte hartu dute, askotan oso maila ona erakutsiz. Hori da hain zuzen orain zabaldu nahi dena, Gipuzkoako Aurresku eta Soinu Zahar Dantza txapelketan parte hartu baitute Haurtzaroko dantzariek.



Aieka batetik, nesken txapelketa dago eta finala maiatzean ospatuko da. Bien bitartean bost kanporaketa egiten ari dira. Haurtzarotik A mailan hiru neska aurkeztu dira: Amaia Ostolaiz, Izar Aizpuru eta Aia de la Peña. B. Mailan, berriz, Olatz Mitxelena, Hodei Mujika, Maider Mitxelena. Dagoeneko bi kanporaketa ospatu dira. Hauxe da oiartzuar gaztetxoek lortutako emaitzarik onenak: Amaia Ostolaizek Urretxun lehen postua eskuratu zuen eta Oiartzunen laugarrena eta Izar Aizpuruk, bigarren Urretxun eta hirugarren Oiartzunen. Aiak, berriz, hamargarren postua eskuratu zuen Oiartzunen. Kozkorren taldean, Urretxun Olatz Mitxelenak lehen postua eskuratu zuen, eta Oiartzunen, Odei Mujikak hirugarrena, Olatz Mitxelena bosgarrena eta Nerea Vallejo, bederatzigarren.



Beste aiekatik, mutilen txapelketa dago. Gipuzkoako txapelketa finala ospatu aurretik, zazpi kanporaketa egingo dira, eta 15 dantzari sailkatuko dira finalerako. Nagusien mailan, Oiartzunen Haurtzarokoak fin aritu ziren: Eñaut Fernandezek eskuratu zuen lehen postua, Gexan Mendizabalek bigarrena eta Jon Iragorrik zazpigarrena.



Bestalde, aipatu Haurtzaro Dantza taldeak otsailaren 1ean Oiartzunen ospatu zen Inudeen eta artzainen desfilean parte hartu zuela, eta ikusmin handia sortu zuela herrian. Bestalde, otsailaren 21ean Inauterien ospakizunean parte hartzeko prestatzen hasiak dira.



Udari begira, laster bere ekitaldiak antolatzen hasiko dira. Batetik ekainean ospatuko den Ikastola Eguna dela eta, beren saioa eskainiko dute, eta bestetik, ekainaren 23an San Juan bezperako dantza saioa. Eta abuztuan, Xanistebanetan, Zaharren egoitzara egiten duten bisitan parte hartuko dute, beren dantzekin bertakoak alaituz.



Tarte hau aprobetxatuz, zoriondu nahi ditugu Haurtzaro Dantza taldeko partaide guztiak, dantzariak, irakasleak eta gurasoak ere, denok jarritako indarra eta kemenarengatik.

Dokumentuaren akzioak