Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Haurtzaro Dantza taldea Mazedoniako Ohrid Wave nazioarteko dantza jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Haurtzaro Dantza taldea Mazedoniako Ohrid Wave nazioarteko dantza jaialdian

Haurtzaro dantza taldeko hogeita bat dantzari, hiru monitore eta hiru txistulariekin batera, uztailaren 17an abiatuko dira Mazedoniako Ohrid hirira. Bertan 'Ohrid Wave' izeneko V. Nazioarteko Dantza Jaialdian parte hartuko dute ilusio handiz. Dantzariak 15 eta 18 urte bitartekoak dira.
Egilea
Goizarin
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2012/07/15
Lotura
Diario Vasco

 

Ez da lehenengo aldia Haurtzaroko taldea Euskal Herritik ateratzen dela. Izan ere, 2010ean Cantonigoreseko (Bartzelona) Nazioarteko Musika jaialdian parte hartu zuen. Gainera bigarren sariarekin etorri ziren etxera.
Aurtengoan, berriz, Europara egingo dute salto, hego ekialdera hain zuzen ere. Mazedoniara joateko autobusez Gironara joango dira eta han hegazkinez Tesalonicara (Grezia). Han, berriz, autobusez iritsiko dira Mazedoniako Ohrid hiri dotorera.
Arestian aipatu bezala, dantzari hauek ilusioz beteta iritsiko dira Ohrid hirira. Izan ere, bosgarren urtez, Nazioarteko Dantza Jaialdiak bere ateak ireki ditu hiri horretan. Horrela, Europako erdialde eta hegoaldeko 800 dantzari baino gehiagorekin topo egingo dute eta beren hobena eskainiko bertaratzen diren guztiei.
Hilaren 18an iritsiko dira eta lehen bi egunetan jarduera libreak izango dituzte eta inguruan turismo egiteko parada izango dute, Ohrid laku ospetsua ezagutu, Samoil gotorlekua, antzinako antzokia, Plaosnik monastegia, San Kaneo eliza. Hilaren 20an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan hiriko alde zaharretik barrena dantzarien desfilean parte hartuko dute. Eta ilunabarreko 20:00etan inauguratuko da Nazioarteko V. Dantza Jaialdia, hiriko plaza nagusian. Hilaren 21eta 22an, dantzari oiartzuarrek Euskal Herriko dantzaren xarma erakutsiko dute Mazedoniako paraje eder horretan.
Dantzari hauen itzulera, uztailaren 25ean aurreikusita dago.

 

Haurtzaro Dantza taldea Mazedoniako Ohrid Wave nazioarteko dantza jaialdian

Haurtzaro dantza taldea Cantonigrosen. :: GOIZARIN

Dokumentuaren akzioak