Dokumentuaren akzioak
Haurtzaro Dantza taldea etxean da Bartzelonan erakustaldi eskaini eta gero
Arestian aipatu bezala, dantzari hauek ilusioz beteta
iritsiko dira Bartzelona iparraldeko hiri horretara. Izan ere, hogeita
zortzigarren urtez, Nazioarteko Musika Jaialdiak bere ateak ireki ditu
Cantonigrós herrian. Horrela hogeita hiru herri ezberdinetako taldeek
parte hartuko dute eta beren hobena eskainiko bertaratzen diren
guztiei. Abeslari eta dantzari ugari bilduko denez, Garrotxa, Selva eta
Bages eta Osonako eskualdeko etxeetan biziko dira lauzpabost egun
horietan.
Nazioarteko lehiaketa hau urtero ospatzen da herri
honetan, 1983tik gaur arte, eta beti uda sasoi honen inguruan izaten
da, hau da, uztailaren erdi aldean. Bere helburua estilo,
interpretazio, abesbatza literatura, ahots heziketa, dantza tradizional
eta herrialde bakoitzeko era desberdinen arteko truke bat
ahalbideratzeko, munduko talde desberdinak biltzea da.
Besteak beste, honoko herrialdeko artistak bilduko dira:
Bulgaria, Txina, Kolonbia, Korea, Eslovenia, Filipinak, Georgia,
Grezia, Herbehereak, Indonesia, Ingalaterra, Italia, Lituania, Mexiko,
Polonia, Errepublika Txekiarra, Errusia, Suitza, Taiwan, Ukraina,
Venezuela, Katalunia eta Euskadi.
Haurtzaroko dantza taldeak gutxienez bi ekitaldi
eskainiko ditu: lehena uztailaren 15ean egin zuen arratsaldeko 19.30ean
eta bigarrena larunbatean izan zen arratsaldeko 15:00etan.
Dantzari hauen itzulera, atzo izan zen. Ordurako Euskal
Herriko dantzaren xarma erakutsia izango dute Kataluniako paraje eder
horietan.
Denok dakigun bezala, Haurtzaro Ikastolak ikas ordutik
kanpo hainbat ekintza antolatzen ditu, ekintza estraeskolarrak
deritzanak. Hauetako bat euskal dantza da eta honen helburua ahalik eta
haur eta gaztetxo gehienak Euskal Herriko dantzak ikastea da; herriko
hainbat ekitalditan parte hartzen du Haurtzaroko dantza taldeak, hala
nola, Xanixtebanetako Soka-dantzan, Inauterietako Intxixuen jaialdian,
auzoetako festetan... Horrez gain, herritik kanpo jaialdi, txapelketa
eta abarretan, Kataluniakoa adierazi dugun modura.
Tarte hau aprobetxatuz, zoriondu nahi ditugu Haurtzaro
Dantza taldeko partaide guztiak, dantzariak, irakasleak eta gurasoak
ere, denok jarritako indarra eta kemenarengatik.
Erakusketa ikusgai
Ramon Zulaikaren figura eta bizi-tza gogora ekartzeko
antolatu den argazki eta material erakusketaren ordutegian aldaketak
izan dira: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 13:00etara egongo da
irekita Manuel Lekuona bibliotekako lehenengo solairuan ikusgai dagoen
erakusketa (arratsaldez itxita egongo da).
Uztailaren 31 arte egongo da Ramon Zulaikak ateratako
argazkiekin eta berari ateratakoekin osatuta dagoen erakusketa grafikoa
Manuel Lekuona bibliotekan. Xanistebanetan, berriz, erakusketa
udaletxeko areto nagusian egongo da ikusgai, goizez eta arratsaldez.
Dokumentuaren akzioak