Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Haurrentzako dantza-tailerra

Dokumentuaren akzioak

Haurrentzako dantza-tailerra

Egilea
Soraluzeko Udala
Komunikabidea
Plaentxia
Mota
Albistea
Data
2022/03/09
Lotura
Plaentxia

Hirurogei haurrek dihardu gaur egun Udalak antolatutako dantza-tailerretan; gorputza ezagutzen eta kontrolatzen ikasten dute bertan ikasleek, sormena lantzearekin batera.

Badira urte batzuk Udaleko Kirol Batzordeak haurrentzako dantza eskolak antolatzen hasi zela, herriko haurrei aisialdiko aukera berri, dibertigarri eta hezigarria eskaintzeko asmoarekin.

Tailer honetan malgutasuna, balleteko oinarrizko hiztegia eta dantza orokorrean lantzen dira, gaur egungo musikaren bitartez. Saio dinamiko eta entretenigarriak izaten dira, zeintzuen bidez haurrak espazioaren, erritmoaren eta gorputzaren kontrola beregatzen dituen; halaber, balleteko oinarria erakusten zaie.

Gaur egun 6 eta 16 urte bitarteko 60 haurrek dihardute tailerrean, 6 talde ezberdinetan banatuta.

Saioak Biraka Dantza Eskolako irakasleek gidatzen dituzte.

Ikasturte amaieran dantza-jaialdia eskaintzen dute ikasleek, bailerako gainontzeko ikasleekin batera.

Tailerrari buruzko informazio gehiago nahi duenak Udal Kiroldegian galdetu dezake edota 943752466 telefono-zenbakian.

Dokumentuaren akzioak