Dokumentuaren akzioak
Haurrentzako dantza emanaldia ikusgai izanen da azaroaren 13an Berako Kultur Etxean
Elirale dantza konpainiaren Ninika haurrentzako dantza emanaldia ikusgai izanen da igande honetan, azaroaren 19an, 17:00etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. Berako Kultur Batzordeak antolatu eta 4 eta 9 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako dantza ikuskizunera sartzeko 3 euroko sarrera ordaindu beharko da.
3 dantzarirentzako (Vivien Ingrams, Lorentxa Iturralde eta Jose Cazaubon) koreografia-lan horretan mintzaira garaikidea eta euskal mintzaira tradizionala nahasten dira. Poesia eta absurdotasuna hainbat sainetetan korapilatzen dira. Elirale konpainiak, bere lur gorri koloretsuarekin, denborari eta espazioari itxura ematen dieten elementu kubiko ahokagarri zuriekin, funtsera garamatza… gorputz-mugimenduaren beraren funtsera.
Jantzien eta horien historiaren bitartez, denboraz kanpoko eta denboraz haratagoko bidaia batera garamatza Eirale Konpainiak, eta urtaroak igaro ahala, bidaia horrek jantzi eta erantzi egiten du, nolabaiteko biluztasunari aurre egitera bultzatuz ikusleak. Horrela, ikuskizuna helduentzat ere bada, eta heldu bakoitzak bere moduan interpretatu ahal izango du.
Dantza ikuskizun honek Berako zati bat ere badu, Joxelu Berasategik betetzen baitu zuzendaritza-laguntzaile lana eta musika Joseba Irazokirena da.
Dokumentuaren akzioak