Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Haurren soka dantza antolatu dute gaur Konstituzio plazan

Dokumentuaren akzioak

Haurren soka dantza antolatu dute gaur Konstituzio plazan

13.00etan hasiko dira dantzan Arkaitz, Kresala eta Eskola taldeetako haurrak.

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2012/02/12
Lotura
Noticias de Gipuzkoa


XX. mende hasieraz geroztik galdutako ohitura zen haurren soka dantzarena eta hori berreskura-tzeko asmoa dute antolatzaileek. Haiek azaldu dutenez, Eskolako Aitor Lasa eta Kresalako Lander Carrillo dantzariak soka dantza osoan zehar aurrez aurre arituko dira aurresku eta atzesku lanetan.

Hasiera batean soka dantza abenduan egiteko asmoa izan zuten antolatzaileek: abenduaren 17rako zuten programatuta. Eguraldiak, ordea, ez zuen lagundu, eta euria zela eta atzeratu beharra izan zuten.

Hala, gaur egingo dute bigarren saioa Arkaitz, Kresala eta Eskolako gaztetxoek. Hotza izango dute seguru, baina euririk egiten ez badu, behintzat, azkenean soka dantza aurkezteko aukera izango dute eta aspaldiko ohitura hori berreskuratzeko aukera.

talde gehiago Aurten Bagera taldeak bultzatu du lehen soka dantza hau eta aipatutako hiru dantza taldeek hartuko dute parte elkarlanean. Beste talde batzuek ere agertu dute ekimen horretan parte har-tzeko gogoa eta posible da hurrengo urteotan gaztetxo gehiago biltzea Konstituzio plazan soka dantzan aritzeko.

Dokumentuaren akzioak