Dokumentuaren akzioak
Haurren ohiko aurreskua egin dute Ordizian
Arratsaldean, XXI. Pilota Txapelketaren finala eta haurren danborrada ospatuko dituzte
Goizeresia eta alkate jaun-andre txikien harrerarekin hasi dute eguna Santa Ana Jaien protagonistek. Ondoren egin dute ohiko aurreskua, eta baita parte hartzaileen hamaiketakoa ere. Orain Presoak bizikleta martxari harrera ere egin diote Garagartza plazan, eta bertan elkartu dira dinamikaren baitan gerturatutakoak, bazkaltzeko.
Arratsaldean jarraituko du festak, 16:30ean Beti Alain XXI. Pilota Txapelketaren finalarekin. Leo Davinci, Monalisa misioa filmaren emanaldia egingo dute Herri Antzokian, 16:45ean. Euskal Zirkoa ere izango da, 17:00etan San Bartolomen. Azkenik, kantinerak 19:30ean udaletxetik Bustuntzarantz abiatuko dira, Beti Argi bandaren laguntzaz, eta 20:00etan haurren danborrada osatuko dute.
Dokumentuaren akzioak