Dokumentuaren akzioak
Haurren Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa, larunbatean Zirizan
Norgehiagokaren 65. ekitaldia datorren larunbatean, hilak 11, egingo dute. Denera hamabost bikote gipuzkoarrek hartuko dute parte.
Aurreko txapelketa bateko artxibo irudia.
Datorren larunbatean, hilak 11, Haurren Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketarren 65. ekitaldia egingo dute Trintxerpeko Ziriza Etxean, Illunbe Musika Elkarteak antolatuta, Pasaiako Udalaren eta Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren kolaborazioarekin.
Hamabost izango dira parte hartuko duten bikote gipuzkoarrak, Zestoa, Azpeitia, Lezo, Ibarra, Pasai Donibane, Bidania Astigarraga eta Oiartzungoak. Norgehiagoka 18:30ean hasiko da eta sarrera librea izango da, harik eta edukiera betetzen den arte.
Joan den aste bukaeran egin zuten txapelketaren aurkezpena Illunbe Musika Elkarteko Itziar Fernandez, Garbiñe Eizagirre, Marieli Goienetxea eta Juan Jesus Neirak; eta Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko Antton Mendizabalek. Ordukoa da ondorengo irudia:
Dokumentuaren akzioak