Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Haurren Euskal Jaia ospatzen da gaur

Dokumentuaren akzioak

Haurren Euskal Jaia ospatzen da gaur

Egilea
Nerea Isasti
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Soraluze-Placencia
Mota
Albistea
Data
2004/06/07

Gaurkoan, guztira 150 haur baino gehiago datoz bertara, Arrasate, Antzuola, Oñati, Bergara eta Aretxabaletatik eta hauetatik 50 bakarrik hartuko dituzte etxeetan.



Ekitaldiak goizeko 10etan hasiko dira txistularien kalejirarekin. Ondoren, 10:30ean ongietorria egingo zaie dantzariei. 11etan berriz ere kalejira, eta eguerdian alardea egingo dute. Arratsaldean, berriz, 5etan dantzak ikusteko aukera izango da Plaza Zaharrean eta 18:30ean buruhandiak, jaiari amaiera emateko.



Datozen egunetan, Euskal Jaiaren egitarauarekin jarraituz, beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Asteartean, arratsaldeko zortziretan kiroldegian, Euskal dantzen zentzuaz izeneko hitzaldia dago.



Hurrengo egunean, Kuskue Tanden-en aurkezpena eta amodio gutunen sari banaketa eta ekainaren 10ean, 70 eta 80ko hamarkadetako Euskal Jaien bideo emanaldia.



Ekainaren 11an, arratsaldean, Takolo, Pirritx eta Porrotx izango dira Soraluzeko kiroldegian Mari Sorgin emanaldiarekin. Azkenik, ekainaren 12an Euskal Jai eguna ospatuko da, dantza taldeak, herri bazkaria, sagardo dastaketa, apostu eta guzti.

Dokumentuaren akzioak