Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Haurren asteburuan ordiziar txikiak dantzari

Dokumentuaren akzioak

Haurren asteburuan ordiziar txikiak dantzari

Haurren asteburuan ordiziar txikiak zuri-gorriz atera dira plazara dantzara, urteroko jaietako soka-dantzan.
Egilea
Maider Insausti
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Ordizia
Mota
Albistea
Data
2023/07/23
Lotura
Goierriko Hitza

Jaietan ohitura dira hainbat eta hainbat ekitaldi, urteetan zehar aldaketarik jasan ez dutenak edota aldaketa gutxi jasan dituztenak. Horietako bat da soka dantza. Aspaldiko ohitura da jaietako soka dantza Euskal Herriko herri desberdinetan. Ordizian ere hala da eta gaurkoan ordiziar txikienen txanda izan da plazara irteteko. Haurrak zuri-gorriz jantzita irten dira plazara, txapel zein gerriko gorriarekin eta alpargatak oinetan, dantzarako prest.

Alkate txikiak ere ekitaldian izan dira eta hauekin eta Ordiziako Txistulariekin osatu dute ekitaldia. Binaka, hirunaka, launaka zein banaka ikusi ditugu dantzari gazteak dantzan, Ordiziako Plaza Nagusiaren erdian, ikuslez inguratuta.

Dokumentuaren akzioak