Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hasteko... dantza saioa!

Dokumentuaren akzioak

Hasteko... dantza saioa!

Aupa Aritz! Folklore jale baten an-dantzak

Egilea
Aritz Ibañez
Komunikabidea
Berria
Mota
Iritzia
Data
2006/07/07

Nik Duguna Dantza Taldearekin dantzatu dut gaur, eta guztira hamaika dantza talde bildu gara Foruen Plazan. Ia hiru ordu laurden inguruko dantza saioa egin dugu: Agintariarena, Batelerak, Lapurdiko ihauterietako dantzak, Larrain-dantza... Hala ere, urtero aldatzen ditugu dantzak. Eta aurtengo Lapurdiko Ihauterietako dantzak, esaterako, orain dela 30 bat urte berreskuratutako dantza batzuk dira, eta gustura aritu gara! Gainera, azkeneko doinua hasi denean, ikusle dezente atera dira plazara gurekin dantzatzera, eta bakar batzuk bildu gara, bai! Baina horietako gehienak beste zenbait dantza taldeetako jendea izan da, besterik gabe gure saioa ikustera etorri direnetatik inor gutxi animatu da plazara ateratzera...

Dena den, giro ona egon da, bai, polita. Guk, gainera, gure giro propioa izan dugu, eta jadanik guretzat ohitura eta folklore bihurtzen ari diren dantzak ere egin ditugu: plazara irten baino lehen, Foruen plazako tunelean, beste dantza taldekoek guri kanta polit bat abestu digute, eta guk dantzatu egin dugu: Ya llego el verano, ya llego la fruta, el que no se agache, baila en el Ayunta!. Hori kantatzen duten bitartean makurtzen ez denak hurrengo dantzaldian udaletxean dantzatu behar du. Oso ongi pasatzen dugu, eta dantzatzera atera aurretik, gogotik egiten dugu barre.

Hala ere, dantza erakustaldi hau bukatu da, eta orain bazkaltzera goaz, eta seguru ez garela aspertuko! Gero, arratsaldean erraldoiekin aterako naiz. Gaur egun folklorikoa eta betea tokatzen zait! Gainera, datozen egunetan ere ia beti dut gauzaren bat edo beste... Bazkariak, erraldoiak, beti giro onean eta ongi pasatzeko prest. Zer erremedio... Oraingoz indarrekin nago, baina... baina, kontent! Iruñeko sanferminak direla!

Dokumentuaren akzioak