Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hasierako izpiritua

Dokumentuaren akzioak

Hasierako izpiritua

Kritika, 'GK PROJECT eta dantza inprobisazioa'

Egilea
Agus Perez
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2006/06/04

Gaueko lehen zatian zuzeneko musika, dantza eta bideo irudiak elkartu ziren Mairan Gerrikabeitiaren gidaritzapean. Berak konposatu eta abesten ditu emanaldiaren ardatza diren kanta ederrak, eta bere teklatuko notak Jaime Nietoren baxuak eta Nacho Beltranen bateria zoragarriak lagundu zituzten. Atzean proiektatutako bideoekin batera Robert Jacksonen dantza zetorren, baina lesio bat zela-eta apur bat murriztu zen haren presentzia eta sujeritze-mugimenduen eragina. Esperimentua, baina, hurbiltasun handiko giro lasaian garatu zen eta ikusleen txaloek luzapen pare bat lortu zituzten.

Bigarren atalean bi dantzariren eta bi musikariren inprobisazio kolektiboa ikusi genuen. Eszenaren erdialdea Natalia Monge eta Helena Golaben esku egon zen eta albo banatan Itziar Madariaga eta Jon Ander Garamendi zeuden, teklatuak eta gitarra elektrikoa jotzen hurrenez hurren. Ulertzekoa denez, inprobisazio kolektiboan proban jartzen dira artista bakoitzaren bertuteak, unez uneko inspirazioa eta elkarri entzuteko gaitasuna. Ikuspegi horretatik, nik esango nuke emanaldi borobila sortu zela dantzarien eta musikarien arteko kimika eta elkar ulertze bikainetatik. Gainera, oso polita izan zen Helena bere clown alderdi dibertigarritik eta Natalia abiapuntu dramatikoago batetik hastea, eta emanaldian zehar bien estiloak eremu komun eta aberasgarri baterantz zihoazela ikustea.

Lekua: Bilboko Fundicion aretoa. Eguna: ekainak 2.

Dokumentuaren akzioak