Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hasi dira Inauteriak prestatzen Oñatin

Dokumentuaren akzioak

Hasi dira Inauteriak prestatzen Oñatin

Otsailak 28an hasi eta martxoaren 4ra bitartean ospatuko dira Aratusteak aurten, eta Oñatiko Inauteriak taldeak hasi da dagoeneko martxoak 2, zapatua, egingo duten jairako motorrak berotzen eta lanak prestatzen.
Egilea
Aitziber Aranburuzabala
Komunikabidea
Goiena
Mota
Albistea
Data
2019/01/14
Lotura
Goiena

Aurreko astean hasi ziren entseguekin, eta jai-eguna heldu bitartean, astean birritan elkartzea dute asmoa: martitzenetan, 20:00etan eta zapatuan, 12:00etan, Oñatz dantza taldeak Eltzian duen lokalean.

2013an hasi ziren Oñatin Inauteri Zapatua indartsuago ospatzen. Oñatz dantza taldeak gidatutako ekimena izan zen arren, hasieratik zuten ekimen herrikoia izateko helburua.

Dokumentuaren akzioak