Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hasi dira inauteriak, hasi da festa!

Dokumentuaren akzioak

Hasi dira inauteriak, hasi da festa!

Zirikatzen hasi dituzte inauteriak, aurten, musukorik gabe gainera. Ereintza Dantza Taldeko kideek ohiko Azeri Dantza eskaini zuten atzo, festari hasiera emanez.
Egilea
Imanol Saiz
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Kronika
Data
2023/02/10
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Zirikatzen hasi dituzte inauteriak, aurten, musukorik gabe gainera. Ereintza Dantza Taldeko kideek ohiko Azeri Dantza eskaini zuten atzo, inauteriei hasiera emanez. Bihurrikerietan ibili ziren herriko kaleetan barrena. Herriko plazan ohiko dantzaldia eskaini zuten, herritarrek txiki utzi zuten udaletxe ingurua.

HITZA atzoko dantzaldian izan zen. Ikusi bertan ateratako argazkiak: 

 

Ondorengoa da asteartera bitarte Inauteri Batzordeak antolatu duen egitaraua:

  • Hilak 17 (ostirala):
    • 8:00: Udal txistularien diana Ugarritze, Iztieta eta Alabergan.
    • 11:00-13:00: Koldo Mitxelena ikastetxearen inauteri desfilea, Pelotari kaletik.
    • 14:30:Bizarain Ikastolaren inauteri desfilea, ikastolatik abiatuta.
    • 15:15-16:30: Orereta Ikastolaren inauteri desfilea, Koldo Mitxelena plazatik.
    • 19:30: Magipoteoa egingo dute hiru magok erdigunetik.
  • Hilak 18 (larunbata):
    • 12:00: Oarsoirriak Sagen Musikala, Merkatuzarretik abiatuta. Bukaeran, Xanti, Maialen eta buruhandiekin argazki erraldoia aterako dute.
    • 14:00: Herri bazakria, Merkatuzarren.
    • 16:30-19:30: Jokoak haur eta helduentzat, Gernika, Lehendakari Agirre eta Xabier Olaskoaga plazetan.
    • 17:30: Deiadar txaranga erdigunetik ibiliko da.
    • 18:00: Sagen Inauteria Photocalla izango da herriko plazan.
    • 18:30: Disko festa, Zumardian.
  • Hilak 19 (igandea):
    • 8:00: Udal txistularien diana Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alabergan.
    • 11:00: Konpartsen desfilea Errioxa biribilgunetik.
    • 16:30: Eskulan tailerrak izango dira Zumardian.
  • Hilak 20 (astelehena):
    • 8:00: Udal txistularien diana Gaztaño, Agustinak, Fanderia, Lartzabal eta Gabierrotan.
    • 10:00-11:30: Saga Piztia 6-8 urte bitarteko haurrentzako tailerra, Lekuona Fabrikan.
    • 11:45-13:15: Inauterietako Poltsa tailerra egingo dute 9-11 urte bitarteko haurrekin, Lekuona Fabrikan.
    • 18:00: Herri Arte Eskolako inauteri ospakizuna, Xabier Olaskoaga plazatik abiatuta.
  • Hilak 21 (asteartea):
    • 8:00: Udal txistularien diana erdigunetik.
    • 18:00: Sardinaren ehorzketa iragartzeko erretreta, Eliza kaleko Amulleta Elkartetik abiatuta. Amulleta Danborraren Kofradiak antolatuta.
    • 19:30: Sardinaren ehorzketaren hileta-segizioa Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Bandak eta Amulletak lagunduta. Bittor Idiazabaletik abiatuko dira. Ondoren, bertsoak eta agurra egingo dute herriko plazan, festari bukaera emateko.

Dokumentuaren akzioak