Dokumentuaren akzioak
Hasi da Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia
Egitaraua Mis padres: Romeo y Julieta Pablo Fidalgoren bosgarren poema liburuaren aurkezpenarekin hasiko da.
Hasiera ekitaldia Consonni ekoiztetxearen Bilboko egoitzan izango da eta bertan izango dira Fidalgo bera eta Harkaitz Cano idazlean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Arloak adierazi duenez.
Aurtengo berrikuntzetako bat da Consonniren bi lanen estreinaldia.
Lehenengoak Perfomer izenburua du, eta Cabello eta Carceller artistek zuzendu dute. Antzezlana Arte Ederren Museoan eskainiko dute, urriaren 27tik azaroaren 3a arte.
Bigarren lana Again Again(st) izenekoa da eta Pablo Martek, Lorea Alfaro, Daniel Llaria eta Ivan Gomez aristekin elkarlanean, zuzendudatko ekoizpen kolektiboa da.
Again Again(st) Bilborock izango da ikusgai, doan, urriaren 29an eta 30ean.
Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren 2013ko kartela.
Dokumentuaren akzioak