Hartzaro festibala udaberria iratzartzen
Hartzaro festibalaren kari, asteart gizeneko hitzorduak ez du huts egin. Uztaritzeko Hiribehere auzotik Purgora ibilaldi girotsua egin ondoren zirtzilek, antzerkilariek, hartzak, musikariek eta dantzariek plaza hartu zuten "Fort bozkar" herriko hauteskundeen inguruko ikusgarria eskainiz.
