Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hartzaren Koplak birmoldatu eta grabatu zituzten asteazkenean

Dokumentuaren akzioak

Hartzaren Koplak birmoldatu eta grabatu zituzten asteazkenean

Egilea
Dorleta Vidal
Komunikabidea
Drogeten Iturri
Tokia
Ermua
Mota
Albistea
Data
2024/01/25
Lotura
Drogeten Iturri

Urtarrilaren 24an, asteazkena, Quico Pugèsek musikatutako Hartzaren Koplak grabatu zituzten Alboka Musika Eskolako bandakoek, Ermua Antzokian.

Bideoan grabaketaren zatitxo bat ikusgai. Irudiak: Eider Gisasola.

Quico Pugès musikari katalanak Hartzaren Koplak musikatu ditu aurten, eta instrumentu bakoitzari dagokion partiturak atera ditu. Betiko koplez gain, biribilketa eta fandangoa sortu ditu Pugèsek.

Quico Pugès "Kiku" musikari eta irakaslea.

Asteazkenean, Alboka Musika Eskolako Bandarekin batera grabazio saioa burutu zuten Ermua Antzokian. Hogei musikari inguru bildu ziren, instrumentu hauek jotzeko: txirula, klarinetea (altua eta baxua), saxofoia (altua eta sopranoa), tronboia, tronpeta, trikitixa, baxua eta bateria. Musikaren grabazioa egiteaz gain, abeslari talde bat ere bildu zen Antzokian, eta haien ahotsak ere grabatu zituzten.

Soinu berri hauek osorik entzun nahi dituztenak otsailaren 9an gerturatu beharko dira Hartzaren ingurura.

Talde argazkia koplak grabatu ostean.

Dokumentuaren akzioak