Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hartzaren etorrerarekin ospatuko da bihar inauteri festa

Dokumentuaren akzioak

Hartzaren etorrerarekin ospatuko da bihar inauteri festa

Egilea
Andoni Etxeberria
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2006/02/23

Elorri Kultur Elkartekoek 2003an herriko jatorrizko inauteria den hartzaren festa berreskuratu zutenetik, ohitura gogoratu eta ezagutarazteko, bat egin dute azken urteetan Herri Eskolakoen ohizkoa den mozorro jaiarekin.



Ekitaldiak 15:00etan hasiko dira ikastolako ikasle eta irakasleek burutuko duten mozorrotuen kalejirarekin. Ondoren, dantza eta abesti saioa eskainiko dute plazan, txokolate janarekin amaituaz beraien festa. 17.00etan Heriz magoak emanaldia eskainiko du Txanbolipean.



Hartza, hartza-zain eta uxatzaileak, berriz, 18:30etan iritsiko dira Errementariko ferratokira eta ondoren kalejira egingo dute. Txistulari, trikitilari, jorrai dantzari eta herritar mozorrotuen konpainiarekin iritsiko da hartza plazara, bertan dantza eta musika saio bat egingo delarik. Gero hartza berriro Aizkorrira eramango dute. Gauean mozorrotuen gazte afaria egingo da Baratze pilotalekuan.

Dokumentuaren akzioak