Dokumentuaren akzioak
Hartzak, tximinoak, domadoreak eta sorgin-dantzak alaituko dute inauterietako egun nagusia gure herrian
Bestalde, emakume koadrila batek inauterietako dantza bat, Inude eta artzainak, prestatu du azken asteotan, eta hura ere kalean izango da gaur.
Goizeko 10etan irtengo dira Herriko Plazatik, bi taldetan. Kontrako ibilbidea egingo dute eta ordubete edo ordu eta erdi geroago guztiak bilduko dira, berriz, irteerako tokian. Salda hartu, txorizo mutur bat jan, ardo pixka bat jan eta ekitaldi nagusian parte hartzeko gertatuko dira.
Eguerdiko 12.15ean, meza ostean, hasiko da Oinarin dantza taldeak antolatutako ekitaldia. Umeak eta nagusiak ariko dira. Dantza zerrenda honakoa da: Luzaideko kontradantza, Txantxoak, Makil txikiak, Eusko dantza, Inude eta artzainak eta sorgin-dantza. Ordena honetan eskainiko dira. Lehenengo laurak Oinarineko neska-mutikoenak dira. Azkeneko biak, berriz, nagusienak.
Baina ez da harekin bukatuko festa, arratsaldeko 14.00etan bazkaria dutelako Olalde soziedadean. Dantzan parte hartu duten pertsona heldu gehienak han izango dira. Bazkalostean, inauteri giroak jarraituko du.
Dokumentuaren akzioak