Oinarinek herritarrak dantzan egitera animatu ditu, eta bihar, hartzarekin, tximinoarekin eta hezitzailearekin batera, herriko kaleak girotuko dituzte. Dantzariak 10:30ean plazan elkartuko dira eta kalejira egingo dute; 12:00eta, berriz, helduen saioa izango da plazan. Nahi dutenek, gainera, pilotalekuan bazkaltzeko mahaiak eta aulkiak izango dituzte. 21:30ean, Puro Relajoren rantxera doinuek borobilduko dute Aratuste-zapatua.Domekan, aldiz, 18:00etan, umeendako Bizi bizi zirkua ikuskizuna eskainiko dute Kiki, Koko eta Moko pailazoek plazan; euria bada, patioan. Herriko erretiratuek ere Aratuste-martitzena ospatuko dute martxoaren 1ean, 18:30ean. Mozorro lehiaketa ere egingo du- tela aurreratu dute.
Gaur, eskolako haurrendako txanda izango da. Ospakizun xumea eta barrura begirakoa egingo dute; bakoitzak bere burbuila errespetatu beharko du-eta. Txokolatea banatuko diete neska-mutikoei.