Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hartza, tximinoa eta domadorea irtengo dira kalera Inauteri domeka ospatzeko

Dokumentuaren akzioak

Hartza, tximinoa eta domadorea irtengo dira kalera Inauteri domeka ospatzeko

Sorgin-dantza izango da protagonista, Oinarinen eskutik, goiz osoan Eguerdiko hamabi eta erdietan dantza saioa eskainiko da Herriko Plazan

Egilea
Joseba Lezeta
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2006/02/25

Hamarretan hasiko da kalejira. Batez ere emakumez osatutako beste talde batek artzai eta inudeak dantza egingo du kalez kale.



Herriko Plazan bilduko dira guztiak ondoren. Han, meza ostean, eguerdiko hamabi eta erdiak inguruan, dantza saioa eskainiko du Oinarinek. Aipatutako bi taldeez gain, umeak ariko dira, makil txiki eta dominguillo dantzak eginez. Sorgin-dantzarekin bukatuko da, beti bezala, ekitaldia.



Jaiak aurrera segiko du eta dantza hauetan parte hartutako hainbat lagun Olalde soziedadean izango den bazkarian bilduko da. Komeniko da eguraldiak laguntzea, batez ere goizean eta eguerdian, dantzariek euren lana ahalik eta erosoen egin dezaten eta ikusleak Herriko Plazara hurbil daitezen.



Gaur goizeko hamaiketan dira egitekoak sorgin-dantzarako entseiua. Oinarineko kideez gain, beste herritar batzuk aritzen dira biharkoan.



Diru eskaera



Odol emaileen elkartearen Antzuolako batzordeak diru bilketa burutuko du bihar goizean. Urtean izaten dituzten gastuei aurre egiten laguntzeko izaten da batutakoa.

Dokumentuaren akzioak