Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hartza, domadorea eta tximinoa, dantzaz jositako inauteri domekako protagonista gaur gure kaleetan

Dokumentuaren akzioak

Hartza, domadorea eta tximinoa, dantzaz jositako inauteri domekako protagonista gaur gure kaleetan

Egilea
Joseba Lezeta
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2004/02/22

Goizeko 10etan irtengo dira kalejiran, txistulariek lagunduta, sorgin-dantza egiten duen gizonezko taldea eta aurten txarri-dantza eskainiko duen beste talde bat, batez ere emakumez osatua. Herrigune osoari emango diote itzulia, bakoitzak bere aldetik. Ordubetez edo ordu eta erdiz kalean ibili ondoren, hamaiketakoa egingo dute.



Eguerdiko hamabi eta erdietan hasiko da Herriko Plazako ekitaldia. Zazpi dantza egingo dituzte Oinarinek zuzendutako taldeek. Lehenik neska-mutikoak irtengo dira, honakoak dantzatzeko: Txantxoak, La raspa, Saint Petite, Zazpi jauzi eta Dominguillo. Gero, emakume nagusien txanda helduko da: Txarri-dantza. Bukaeran, sorgin-dantza egingo dute gizonezkoek.



Bazkaria ere badute talde nagusietako kideek Olalde soziedadean.

Dokumentuaren akzioak