Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hartza, aldi honetan Uztaritzen

Dokumentuaren akzioak

Hartza, aldi honetan Uztaritzen

Sorkuntzaz josirik, Hartzaro ospatuko dute Uztaritzen, eta Baionan zuri, gorri eta berdea izanen dira errege

Egilea
Nora Arbelbide
Komunikabidea
Berria
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2009/02/12

Bihar, Zanpantzarren auzia eginen dute haurrentzat. Ondotik, Uztaritzeko elizan Misa Criola eta Navidad Nuestra arituko dira. Larunbatean, 16:30ean, kiroldegian herriko 300 haur bilduko dira kantuz, antzerkian eta dantzan. Igandean, Lapurdiko Kaskarotek hasiko dute eguna, eta musika klasikoa entzunez bukatuko 17:00etan, Herauritzeko kaperan.

Bostgehio eta Jojo Bordagairen bidez, hilaren 20an Mikel Laboa omenduko dute, 20:30ean, Latsan. Gau berean, ostatuetan kontzertuak izanen dira. Gaztetxean bukatuko dute denek, Arti rock taldearekin.

Beste ekimen batzuk ere izanen dira: hilaren 24an, astearte gizenean ohi denez, Zanpantzarren auzia eta erretzea izanen dira, 18:00etan, Hiribehereko plazan. Hartzaro jaialdia sorkuntzen jaialdia izatea nahi dute. Ondorioz, urtero bezala, aurten ere berritasunak ekarriko ditu. Otsailaren 21ean, adibidez, Hiri Haut!, aurkeztuko dute Hiribehereko plazan, Baxenabarreko txalapartariek asmatu obra. Leinuk Naizena ez naiz emanen du lehenik. Ondotik, 21:00etan, Kiroleta plazan Andrearen Uzta estreinatuko dute, emazteek dantza transmisioan izan garrantziaz gogoetatzeko mamia ekartzen duen ikusgarria. Lehen zatian, Bodarin eskainiko du Anaigazteak, eta gero, Errumaniako Vagabontu txaranga ariko da.

Horretaz gainera, gaita ikastaldi bat antolatu dute larunbat honetarako eta ondokorako, Lagunen etxean, Javier Lakuntzarekin.

Baionan zuri, gorri eta berde

Uztaritze ez da asteburuan inauteriak ukanen dituen bakarra. Besteak beste, Baiona ere mozorrotuko da. Beldurrik gabe «inauterien inauteria» ospatuko duela iragarria du Lapurdiko hiriburuak. Euskaldunak eta biarnesak gonbidatu ditu Udalak zuri, gorri eta berdez mozorrotzera. Gaur erretretadunek dute besta, bihar haurrek, eta larunbatean denek. Zanpantzar larunbatean epaituko dute. San Valentinen besta delako, andrea izanen du.

ZENBAIT EKITALDI



Uztaritzen (Lapurdi). Larunbatean, 16:00etan Kiroletan, herriko 300 haurrak kantuz eta dantzan. Hilaren 21ean, Kiroletan 21:00etan, Bodarin dantza ikusgarria, Errumaniako Vagabontu eta Andrearen uzta.

Baionan. Larunbatean, Zanpantzarren auzia 17:30ean. Egun osoan dantzak karriketan.

Dokumentuaren akzioak