Bihar, maiatzak 5, Zaldibarreko Olazar pilotalekuan Dimegaz Elkartearen Harria Herria film laburrean oinarrituta, Harrobi Dantza Bertikala arituko da, 20:30ean hasita.
“Emakumea protagonista bertan: soketatik zintzilik, eskalatzeko grina antzeztuz, dantzaren espresio librerako. Arreta emakumearen irudian jartzen da, egungo gizartean hartzen ari den protagonismoa aldarrikatuz.”
Zuzendaritza artistikoaz Janire Etxabe arduratu da, eta arizaleak Janire Etxabe, Alejandra Pérez, Del Perera eta Sara Mohíno dira.
2019an, film hori Mendi Film Festibalean estreinatu zen, harrobiaren inguruaren edertasunaz ohartzeko. Harria Herria dantza bertikalaren ikuskizuna da, eta Oreka TX taldearen musikarekin horman gora eta behera ibiltzen dira Harrobi Dantza Bertikalen taldekoak. Lurrean eginda ere, eta dantzen prozesuaren bidez, ikusgarria da emakumea gizartean hartzen ari den garrantziaz jabetzeko.
Harrobi Dantza Bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna izugarria da.