Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Harribileko kideak gogotsu ari dira prestatzen San Joan bezperako dantza emanaldia

Dokumentuaren akzioak

Harribileko kideak gogotsu ari dira prestatzen San Joan bezperako dantza emanaldia

Egilea
Onintza Lete
Komunikabidea
Karkara
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2021/05/30
Lotura
Karkara
Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Andrea Agudo, Jon Alkain, Amaia Larraxa, Uxue Izeta, Irati Vivas, Manex Dorronsoro eta June

Hainbat hilabete ondoren, kalean egingo duten aurreneko ikuskizuna izango da, eta Jon Alkain dantzariak azaldu du astean hiru entsegu egiten ari direla, eta ohi bezala, herriko ikastetxeetako ikasleek ere hartuko dutela parte suaren inguruko dantza emanaldian.

Pandemia egoerak erabat zaildu die dantzariei azken hilabeteetan emanaldiak eskaintzea, eta baita entseatu ahal izatea ere. Harribil dantza taldea ez da zailtasun horietatik libre gelditu, eta horregatik, San Joan bezpera noiz iritsiko zain daude, irrikaz.

Bederatzi dantzari ari dira koreografiak prestatzen urteko gau berezienean suaren bueltan herritarrei ikuskizun polita eskaintzeko, eta Jon Alkain dantzariak azaldu du "dantza berri batzuk" sartu nahi dituztela, baita zaharrei "beste buelta bat eman" ere, "pauso edo forma batzuk aldatuta". 

Beste urteetan bezala, aurten ere parte hartuko dute ikastetxeetako ikasleek, oraindik ezer zehazterik ez duten arren.

Astean hirutan ari dira entseatzen Kosta Tailerrean, eta "gogor" ari direla esan du, denbora batez dantzatu gabe egon behar izan dutelako.

Irailetik aurrera indartzeko asmoz

Lan kontuengatik kide batzuek alde batera utzi behar izan dute behin-behinean dantza taldea, eta orain bederatzi dantzari diren arren, Alkainek uste du irailean herritar gehiago gerturatuko dela Harribilera.

Hilabete askoan saiorik eskaini ez arren, Balearen Egunaren harira bideoa grabatu zuten Harribilekoek, eta hori izan dute azken emanaldia. "Bost urtean behin egiten den ospakizun bat da, eta ezin genuen ezer egin gabe gelditu. Bideoa grabatzea bururatu zitzaigun, eta harrera oso ona izan du herritarren artean", esan du Harribileko kideak. "Herrian ez ezik, kanpoan ere harrera ona izan du. Esan digute istorioa dantzarekin ondo uztartu dugula, eta bideoaren muntaia ere polita gelditu dela", gaineratu du.

Dokumentuaren akzioak