Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Harribilek antolatuta, Herribil

Dokumentuaren akzioak

Harribilek antolatuta, Herribil

Ostiralean, gaur, 22:00etan, Herribil dantza emanaldia izango da Harribil Dantza Taldearen eskutik. Aurtengoa Herribil ekitaldiaren 11. edizioa izango da. Karela kiroldegian izango da saioa.

Komunikabidea
Karkara
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2015/12/18
Lotura
Karkara

Gabonetako oporrak hartu berritan, urtero-urtero, Herribil emanaldia izaten da. Esan daiteke, dantza emanaldi herrikoiarekin eman izan zaiela, sarritan, hasiera, Gabonei. Aurten ere horrela izango da, abenduaren 18an izango baita emanaldia, 22:00etan, Karelan.

Gabonak hasi baino lehen, gabon giroko ekitaldia izango da, beraz. Danbolin musika eskolako ikasleek, Talai Mendi elkarteko dantzariek, Salatxo abesbatzak eta Harribil dantza-taldeak hartuko dute parte emanaldian. Sarrera doakoa izango da, ohi bezala.

Dokumentuaren akzioak