Dokumentuaren akzioak
Harribilek ‘Korrontzi Dantzan’ ikuskizuna eskainiko du larunbatean
Emanaldia Karela kiroldegian izango da 22:00etan, eta sarrerak aldez aurretik erosi daitezke bost euroren truke Orioko Kultur Etxean, kiroldegian, Gabonen eta Kolon Txikin. Egunean bertan zortzi eurotan salduko dituzte kiroldegiko leihatilan.
Korrontzi taldea 2004. urtean Agus Barandiaran trikitilariak sortu zuen Euskal Herriko musika tradizionalari eta herrikoari bultzada emateko. Antzinako doinuei gaurkotasuna erantsi die Korrontzi taldeak trikitiaren esparrua oinarri hartuta. Orain, Euskal Herriko dantza taldeekin elkarlanean ikuskizunak ematen ari da, tartean Orioko Harribil dantza taldearekin, bihar bi taldeen arteko lanaren emaitza ikusteko aukera izango da.
Dokumentuaren akzioak