Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Harribil dantza taldearen ekitaldi berezia gaur gauean

Dokumentuaren akzioak

Harribil dantza taldearen ekitaldi berezia gaur gauean

Dantza emanaldia 22:00etan hasiko da Karela kiroldegian eta bertan 20 urte hauetako ibilbidean parte hartu duten dantzari askok dantzatuko dute
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2015/06/05
Lotura
Diario Vasco

Harribil dantza-taldea orain dela 20 urte sortu zen, 1995ean, eta urteurren borobila ospatzeko, ekitaldi berezia antolatu du gaur gauean Karela kiroldegian.

Dantza-emanaldian parte hartuko dute, orain taldean dabiltzan gazteez gain, 20 urteko ibilbide luzean taldeko partaide izan diren hainbat dantzarik ere.

Ekitaldia gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da. Antolatzaileen nahia da «ahalik eta jende gehien biltzea bertan, festa giroan, elkarrekin ospatzeko urteurrena».

Bihar, berriz, egitarauarekin bukatzeko, bazkaria egingo dute Aiako Altxerri jatetxean Harribi dantza taldean ibilitakoak. 

Hogei urte hauetan herritar ugari ibili dira Harribil dantza taldean.

Hogei urte hauetan herritar ugari ibili dira Harribil dantza taldean. / JOXEJU OLASAGASTI

Dokumentuaren akzioak