Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Harria' ikuskizunarekin estreinatuko du Olarizuk bere Antzoki Berdea

Dokumentuaren akzioak

'Harria' ikuskizunarekin estreinatuko du Olarizuk bere Antzoki Berdea

Komunikabidea
Alea
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2021/09/20
Lotura
Alea
'Harria' ikuskizuna. ALEA

Ostiralean izango da, 19:00etan.

Olarizuk topagune berria estreinatuko du ostiralean, hilaren 24an: Antzoki Berdea. Olarizuko etxaldearen ondoko lurzati batean eraiki dute aire zabalean elkartzeko gune berri hori, eta Euskadiko Botanikoa bihurtzeko aurreikusitako proiektuetako bat da.

Mulixka dantza taldea eta Iñaki Perurenaren Harria izeneko proposamenarekin jarriko dute martxan toki berria, ordubetez, natura, dantza tradizionala eta kontaketa elkartzen dituen ikuskizuna. Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, osasun neurriak direla eta, horretarako edukiera mugatuta egongo da eta iristen den ordenaren arabera osatuko da; 19:00etan da hitzordua.

Antzoki Berdeaz gain, aintziraren gaineko pasabidea (duela hilabete batzuk jarria), informazio-bulegoa edo landare erabilgarrien lorategia ere izango ditu Euskadiko Botanikoak. Gainera, labirinto begetala eta tirolinen eta jolas naturalizatuen eremua ere aurreikusita daude proiektuan.

Dokumentuaren akzioak