Dokumentuaren akzioak
Harrera beroa izan du Pasaiako Dantza Festibalak
Abian da Pasaiako Dantza Festibala, eta jendeak pozarren erantzun dio deialdiari. Atzotik eta igandera arte, Antxoko kaleak alor anitzeko dantzarien topaleku izango da.
Entre Orillas taldearen sorkuntza kolektiboko tailerrak eman zion hasiera jaialdiari, azokan.
19:30etan, Idi Begi emanaldiak jende andana bildu zuen Gure Zumardian. Euskal Herriko idi probak oinarri hartuta, animali eta gizakien arteko harremana irudikatu zuten, dantza garaikidearen bitartez.
Gaur 18:00etan helduko diote berriz ere dantzari, Gure Zumardian.
Egitaraua
Ekainak 7, ostirala
- 18:30: Myriam Perez Kazabonen Nere azalean arrotz emanaldia Gure Zumardian.
- 19:30: Mugmus Laborategiaren Esku harriak Oteizaren (H)aria emanaldia Biteri plazan.
- 20:30: Ertza konpainiaren Meeting Point emanaldia Gure Zumardian
Ekainak 8, larunbat
- 11:30: Dantzaturiko istorioak tailerra, familientzat, Myriam Perez Kazabonen eskutik, Azokan (*)
- 13:00: Alkartasuna Dantza Taldearen eskutik, Zuberoako Maskarada Ibaiondo pilotalekuan.
- 18:30: Iker Murillo Studio 24ren ekimenez, Studio 24 erakustaldia Ibaiondo pilotalekuan.
- 19:30: Lasala taldeak IU ikuskizuna emango du skate parkean.
- 20:30: Kolorearekin taldeak Habrá que ponerse cachas emanaldia eskainiko du Gure Zumardian.
Ekainak 9, igandea
- 11:30: Barra klasikoa, Iker Murillo Studio 24ren eskutik, Ibaiondo inguruan.
- 12:30: Hika & Oinkariren Sagartu ikuskizuna Gure Zumardian.
- 13:30: Antxoko Muxikoen Elkartearen eskutik, herri dantzak Gure Zumardian.
*Ekitaldiei buruzko xehetasun guztiak eta tailerretan izen-ematea webgunean
Dokumentuaren akzioak