Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Harrera beroa egin diote dantzariek Herrixa Dantzan ekimenaren hamargarren urteurrenari

Dokumentuaren akzioak

Harrera beroa egin diote dantzariek Herrixa Dantzan ekimenaren hamargarren urteurrenari

Debagoieneko eta inguruko herrietako dantzariak leialak izan dira beste behin Herrixa Dantzan ekimenarekin. 2010eko urtarrileko azkenengo domekan egin zen Espaloian lehen saioa, eta hamar urte geroago, dantzariek ez dute hutsik egin. Nola ez, dantzan ospatu dute urteurren berezia, zuzeneko musikaz lagunduta.
Egilea
Amaia Txintxurreta
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Elgeta
Mota
Albistea
Data
2019/01/27
Lotura
Goiena

Elgeta, Bergara, Oñati... edota baita Durango edo Azpeititik ere. Hainbat herritako jendea batu da Herrixa Dantzan ekimenaren hamargarren urteurreneko Espaloiko dantzaldi berezian. Beti bezala, Patxi Monterok gidatu du, eta zuzeneko musika izan dute Alboka taldeko Joxan Goikoetxearen eskutik.

Jauziak, baltsak, kontradantzak... hainbat genero ezagun dantzatu ahal izan dute dantzariek. Tradiziotik edaten duten dantzak izan dira guztiak, baina doinu batzuei dagokienez, guztiak ez dira sarritan entzuten diren horietakoak. Eta dantzei dagokienez ere, batzuk aski ezagunak izan dira, eta beste batzuk aldiz, berriagoak.

Balorazio positiboa

Patxi Montero, pozik zegoen ekimenak izaten duen harrerarekin: "Oso ondo pasatzen dugu, oso giro polita sortzen da, leialtasun bat badago hainbaten aldetik, baina beti etortzen da jende berria ere".

 

Dokumentuaren akzioak