Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Harrera arrakastatsua ukan du Inesa de Gaxen pastoralak

Dokumentuaren akzioak

Harrera arrakastatsua ukan du Inesa de Gaxen pastoralak

Uda aitzin eta uda ondotik, hori izan da Inesa de Gaxen biziberritzeko hautaturiko epea. Xarnegutarrak urtebetez jo eta su lanean ibili ondotik, ekainean aurkeztu zuten lehenengoz pastorala, Bastidan. Irailarekin, Bardozen txanda etorriko da.
Egilea
Andrea Ibarra
Komunikabidea
Kazeta
Tokia
Bastida, Bardoze
Mota
Albistea
Data
2024/07/29
Lotura
Kazeta
Inesa de Gaxen pastorala
Irailaren erdialdean itzuliko da pastorala plazara, aldi honetan Bardozen. (Guillaume FAUVEAU)
Inesa de Gaxen pastorala
Inesa de Gaxenen sorterrian, Bastidan, taularatu dute estrainakoz beraren inguruko pastorala. (Guillaume FAUVEAU)
Inesa de Gaxen pastorala
Xarnegu zonaldeko zazpi herriak pastoral bat sortzeko batu dira. (Guillaume FAUVEAU)
Inesa de Gaxen pastorala
Pantxika Urruty errejentak 2017az geroztik darama Inesa de Gaxenen bizia lantzen. (Guillaume FAUVEAU)
Inesa de Gaxen pastorala
Plaza bete jende pastoralaren lehen emanaldien lekuko izateko. (Guillaume FAUVEAU)
Inesa de Gaxen pastorala
1566an Bastidan sortu zen emazte honen patuak lotura estua du Bidasoaren bi aldeetan XVII. mendearen hastapena markatu zuten erlijio-jazarpenekin. (Guillaume FAUVEAU)
Inesa de Gaxen pastorala
14 urte zituela, 1580an, sorginkeriagatik salatu zuten, eta Urtubiako jaunak Hendaian atxilo hartu zuen Inexa gaztea, 18 urte bete zituen arte. (Guillaume FAUVEAU)
Inesa de Gaxen pastorala
125 aktore eta musikarik hartu dute parte pastoralaren prestakuntzan. (Guillaume FAUVEAU)
Inesa de Gaxen pastorala
Errejenta arduratzen da koreografiak diseinatu eta eszenaratzeaz ere. (Guillaume FAUVEAU)
Inesa de Gaxen pastorala
Pastoralak izaera berezia du euskaraz eta lehen aldiz gaskoieraz antzeztua den obra baita. (Guillaume FAUVEAU)
Inesa de Gaxen pastorala
Emanaldi bakoitzeko, 1.000 leku ezarri dituzte salgai. (Guillaume FAUVEAU)
Inesa de Gaxen pastorala
Ikusgarria jarraitzeko, testua frantses eta espainolerako itzulpenekin eskuratu daiteke. (Guillaume FAUVEAU)
Inesa de Gaxen pastorala
Irailaren erdialdean itzuliko da pastorala plazara, aldi honetan Bardozen. (Guillaume FAUVEAU)
Inesa de Gaxen pastorala
Inesa de Gaxenen sorterrian, Bastidan, taularatu dute estrainakoz beraren inguruko pastorala. (Guillaume FAUVEAU)
1 / 12

 

Francis Dagorret Bastidako auzapeza «onerako harritu» da inguruetako herritarrek eginiko lanaz jabetzean.
Francis Dagorret Bastidako auzapeza «onerako harritu» da inguruetako herritarrek eginiko lanaz jabetzean. (Patxi BELTZAIZ)

 

Inesa de Gaxen pastoralaren lehen bi emanaldiak arrakasta handiz ospatu ziren Bastidan, ekainaren 15 eta 16an. Pantxika Urruty errejentak zuzenduriko ikuskizuna lehen aldiz oholtzaratu zuten ekainaren erdialdean, ehunka ikusleren aitzinean. Harrera beroa, uda ondotik errepikatzeko parada ukanen duena, Inesa de Gaxenen bizia berriz gorpuztuko baitute Xarneguko herritarrek irailaren 21 eta 22an.

Xarnegu zonaldeko zazpi herriek elkarlanean ekoitzi duten pastoralak, hain zuzen, bertakoa zen Gaxengo Inesaren historia erreproduzitu du. Horretarako bildu dira herriotako kasik ehun biztanle, hilabete luzez lan eginez, emaztearen bizita oholtzara eraman aitzin. Xarnegu Pastorala Sharnega elkartearen baitan antolatu dira herritar eta antolatzaileak.

Euskal kulturaren eta tokiko historiaren uztarketa da pastoral honen bereizgarri nagusietakoa, elebitan, euskaraz eta gaskoieraz gauzatu baita, bi hizkuntzen elkarbizitza azaleratuz. Itxaro Borda eta Yvan Bareyre idazleak arduratu dira hizkuntza bakoitzeko idazketa lanez. «Inesa de Gaxen Bastidan sortu zen, mugako herri batean. Baina hemen ez da mugarik. Gaskoia eta euskara nahasten diren leku batean gira. Zerbait egin behar zela pentsatu nuen», azaldu du Urrutyk.

Pantxika Urruty, pastoral honen arima sortzailea, 2017tik bere lan eta pasioa eskaintzen ari zaio proiektu honi. Errejentaren bosgarren pastorala da, euskal eta gaskoieraren nahasketaren bitartez, sorginkeriagatik bi aldiz giltzapetua izan zen Bastidako emaztearen historia kontatzen duena.

Emanaldi eguna

Bastidan ekainean iragan ziren emanaldietan bezala, Bardozeko emanaldiak ere arratsaldez eskainiko dituzte. Baina hitzordua goizeko 11:00etan da, musikari eta arizaleen herriko karriketan gaindiko ibilaldiarekin abiatzeko eguneko egitaraua. Emanaldi bakoitzerako 1.000 sartze ezarri dira salgai, sarean eta tokiko turismo bulegoetan eskuragarri.

Pastoralaren testua frantses eta espainolerako itzulpenekin eskuragarri egonen da lekuan bertan, ikusle guziek oholtzan gertatzen denaren xehetasunak jarraitu ahal izateko. Herriko ostatuek otorduak eta edariak eskainiko dituzte egun berezi horietan.

Dokumentuaren akzioak