Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Haritz EDT-ak Galdakaon ospatuko den emanaldian

Dokumentuaren akzioak

Haritz EDT-ak Galdakaon ospatuko den emanaldian

Egilea
Aitor Zabala
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2005/09/03

Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak 50. urte betetzen ditu eta hainbat talde gonbidatu ditu bertara. Ekitaldia arratsaldeko 8:00etan izango da Urretako Kiroldegian eta bertan Elgoibarko Haritz E.D.T., Berrizko San Lorentzo, Basurtoko Beti Jai-Alai, Tolosako Udaberri, Iruñeako Ortzadar eta Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak izango dira. Haritz dantza taldeak Gipuzkoako Dantzak eskainiko du, Berrizko San Lorentzo dantza taldeak, Dantzari dantza, Basurtoko Beti Jai-Alai taldeak, Mahai gainekoak, Tolosako Udaberri taldeak, Bordon dantza, Iruñeako Ortzadar taldeak, Arantzako mutil dantza, eta Portugaleteko Elai Alai taldeak, Kadrilak.



Bestalde, irailaren 17an, Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak Lasturren eskainiko du emanaldia. Iaz Haritz EDTk egin zuen dantzan bertan eta aurten bizkaitarren txanda izango da. Azkenik, Elgoibarko San Migel auzoko jaien egitarau barruan, urtero bezala, Haritzek dantza ikuskizuna eskainiko dut bertako pilotalekuan.

Dokumentuaren akzioak