Dokumentuaren akzioak
Hankak nekatu arte dantzan
Zapata zola puskatu arte dantza egiteko aukera izango da bihar, Errenteriako XI. Erromeria Egunean
Goizeko hamarretan diana joko dute, herriko kaleetan zehar. Ongietorria
are gehiago gozatzeko, hamaiketakoa egingo dute, Esmalterian. Eta
tripak berdindu ondoren hasiko dira dantzan, kalez kale ibiliko diren
musikariekin.
12:15ean, Ereintzako neskek sokadantza egingo dute,
Zumardian. Ohitura bihurtu nahi dute nesken dantza, Oarsoaldean
gizondantza gehiago egiten baita.
Gero, Intxaurrondo elkarte gastronomikoak laurehun lagun ingururentzat bazkaria prestatuko du, udal kiroldegian.
Aurrez zer dantzatua egongo bada ere, seietan izango da
dantzarako momentu nagusia, herriko hainbat gunetan: Zumardian, Leku
Zarran eta Xabier Olaskoaga plazan, besteak beste. 18:30ean emango du
emanaldia Aiko taldeak, Zumardian.
Jon Maya dantzariak dioenez, «helburua jendeak dantzak ezagutzea da, baina parte hartuz».
Dokumentuaren akzioak