Hankak eta eskuak astinduz, bikain kintoak dantzan

Santa-eskean ibili eta gero, atzo, Aretxabaletako aurtengo 73 kintoek dantza egin zuten plazan. Aintzina, herriko bi haurrek ere egiten zuten dantza neska-mutilekin batera eta aurten ohitura hori berreskuratu dute.
Egilea
Aitor Agiriano
Hedabidea
Goiena
Lekua
Aretxabaleta
Mota
Albistea
Data
2019/02/05
Esteka
Goiena

Azken hilabetean entseguak egiten ibili eta gero, urduri zeuden baina gogotsu dantza egiteko. Txistulari taldearen laguntzarekin Durana kalean hasi eta kalejiran heldu ziren herritarrez lepo zegoen plazara. Bertan, desafioa, banakoa eta agurra dantzatu zituzten. Baita fandangoa eta arin arina herritar, lagun eta familiartekoekin batera ere.

Lehen dantza eguna atzo izan bazuten ere, Aratuste domekara arte, igandero, izango dira 2000. urtean jaiotako neska-mutilak hanka eta eskuak astinduz dantzan.