Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamargarren ezpata-dantzak aldaketak izango ditu ibilbidean

Dokumentuaren akzioak

Hamargarren ezpata-dantzak aldaketak izango ditu ibilbidean

Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2018/10/04
Lotura
Barren

Errosarioko Amaren ezpata-dantza dantzatuko dute Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek, domekan, ohitura berreskuratu zutenetik hamargarrengoz. Ohiko lekuetan egingo dituzte geldialdiak, baina Errosario kalea guztiz ireki gabe dagoela-eta, San Bartolome kaletik itzuliko dira plazara.

Errosario kaleko 4. zenbakian izaniko sutearen ondorioz erabat ireki gabe jarraitzen du Errosario kaleak. Hori dela-eta, ezpata dantzaren ibilbidea pixka bat aldatu behar izan du Haritz dantza taldeak. 

11:25ean, meza aurretik, sarrerako zubia osatuko dute dantzariek. 11:30ean izango da meza nagusia Elgoibarko parrokian. Barruan egingo dute lehen dantzaldia ezpata-txikiek, eta meza amaitutakoan irtengo dira dantzariak kalera, segizioarekin batera.

Elizako atarian ezpata-dantzari talde osoa arituko da dantzan eta ondoren Altzolako Dorretxearen aurrean egingo dute hurrengo geldialdia. Ohiko legez, Errosario kalera abiatu eta bertako Ama Birjinaren irudiaren azpian ere dantzatuko da ezpata-dantza. Azken geldialdia, Kalegoen plazan izango da, honela beraz, bost geldialdi eta beste horrenbeste dantzaldi egingo dituzte Haritzeko dantzariek. Errosarioko Ama Birjinaren aurrean dantza egin ostean, baina, Errosario eta San Bartolome kaleak lotzen dituen etxartetik itzuliko dira Kalegoen plazara, han azken dantzaldia egiteko.

Duela 500 urteko tradizioa da Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek 2009an berreskuratu zuten ezpata-dantza.

Lotura duten albisteak:

Dokumentuaren akzioak