Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamar urte barru

Dokumentuaren akzioak

Hamar urte barru

Fokuen Azpian

Egilea
Agus Perez
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2005/03/18

Lehenago ere hasi ahal zitezkeen horrelako zirkuituak atontzen, baina nik, dena den, txalogarria deritzot ideiari. Gainera, beharbada orain ari gara jasotzen ekimen mota hauek (Koreografo Berrien Erakusketa, Dantzarako Plataforma...) duela hamar urte martxan jarri izanaren fruituak. Izan ere, ni ausartuko nintzateke esaten nolabaiteko loraldia gertatzen ari dela geure dantza garaikidearen alorrean eta horrek ahalbidetzen duela produktu zintzoak, erakargarriak eta estetikoki aurreratuak aurkeztea antzoki publikoetan. Hortaz, orain da posible horrelako zirkuituak muntatzea, zenbait koreografo interesgarri eta sendo sortu direlako, ibilbideak finkatzen joan direlako eta, batez ere, nolabaiteko giroa, jakingura, zaletasuna... piztu direlako jende gazte eta ez hain gazte horren inguruan.Lehen emanaldira, baina, oso jende gutxi hurbildu zen. Ikusle kopuru etsigarria, uler dezazuen. Segur aski promozio eskasaren ondorioz, baina baita ere dantza garaikidea ez delako publiko zabalen gustukoa. Hala ere, ikusleak hezi daitezke eta horretan hiru faktore dira nagusi: telebistaren rol hezitzailea (pentsaezina audientziaren esklaboa den ETBren kasuan), aretoen apustu egonkor eta sendoa dagoeneko Arriolak eta Barakaldok hamabost urte baino gehiago eman dituzte bide horretan eta Zirkuitua bezalako ekimenak. Lehen emaitzak, hamar urte barru.

Dokumentuaren akzioak