Dokumentuaren akzioak
Hamar koreograforen lanak erakutsiko ditu Dantzan Bilaka programak
Iker Arrue, Amaia Nabaskues eta Kontxi Lopezen koreografia bana ikusiko da gaur lehen saioan, Donostian
Hamar emanaldiak lau saiotan banatuta eskainiko dira. Gaurko saioan,
aurrenekoan, hiru koreografia ikusteko aukera izango da, «italiar erako»
antzoki batean, Donostiako Gazteszenan zehazki, 19:30ean: Iker Arrueren
Instants que moren, Amaia Nabaskuesen Con_Pro, eta Kontxi Lopezen Sofía se fía. Koloreen teoria.
Bigarren saioa urriaren 23an izango da, areto «zuri» batean, Gasteizko Artium museoan. Itziar Madariagak Flawomenco emango du, Olaf Kehlerrek Susurros de los silencios, eta Maite Ibarretxe eta Izaskun Santamariak La saga de los sucesos, 2» parte.
Areto «alternatibo» batean egingo da hirugarren saioa, Bilboko
Campos antzokiko areto balioanizdunean zehazki, azaroaren 3an, honako
emanaldi hauekin: Jesus Maria Lezametaren Felicitá senza paradiso, Gustavo Gorositoren Raíces eta Nuria Perezen Imposición. Azken emanaldia Sara Paniaguaren Cosas_Casas_Cosmos koreografiarena izango da, azaroaren 4an, Bilboko hotel bateko gelan.
Dantzan Bilaka programan parte hartzen duten sortzaileak
aukeratzeko, koreografia ikerketarako diru-laguntza deialdia egiten da.
Dirua emateaz gain, jarraipen artistiko eta teknikoa ere egiten zaie
hautatuei, beren sormen prozesuei laguntzeko.
Hautatutako koreografoek hainbat lan topaketa egin dituzte, eta
EHUk uztailean, Arte eta Kultura topaketen barruan, Bilbon antolatutako
dantza garaikideko ikastaroan doan parte hartzekoa aukera ere izan dute.
Dokumentuaren akzioak