Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamar euskal etxek hartuko dute parte Cañuelaseko Denak Batek antolatutako Dantzarien Topaketan

Dokumentuaren akzioak

Hamar euskal etxek hartuko dute parte Cañuelaseko Denak Batek antolatutako Dantzarien Topaketan

Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Cañuelas, Argentina
Mota
Albistea
Data
2009/03/17

Denak Bat erakundea dagoeneko prest dago hamar euskal etxe ezberdinetako dantza taldeei harrera egiteko datorren martxoaren 28an. Taldeak honakoak izango dira: Buenos Aireseko Acción Vasca eta Ekin Dantza Taldea, La Platakoak, Rosariokoak, Villa Mariakoak, Chascomusekoak, Mar del Platakoak, Bahia Blancakoak, Maipukoak eta Lapridakoak. Horrela, asteburuan zehar Cañuelas Argentinako euskal dantzarien topagunea bihurtuko da.

Martxoaren 28an, larunbatean, goizeko hamaiketan bilduko dira delegazio guztiak eta bazkaldu ondoren, arratsaldeko 15:00etatik 16:30etara gazteek erlaxatu eta hobeto elkar ezagutzeko aukera izango dute, joko eta beste jarduera batzuen bidez. Ondoren, dantza taldeak 17:30etan euskal etxera bidea egin eta arratsaldeko emanaldietarako prestatuko dira. 19:00ak aldera kalejira eta danborrada batekin berotuko dute giroa eta ondoren talde guztiek euren dantzak eskainiko dituzte. Gaua erromeria polit batekin bukatuko da.

Hurrengo egunean, igandean alegia, 10etan gosaldu eta ordu pare bat izango dituzte gazteek elkarrekin egoteko, elkar ezagutzeko eta haien arteko harremanak indartzeko. Hau da, azken finean, topaketaren helburua, Denak Bat Euskal Etxeko lehendakaria den Margarita Mathieu-ren esanetan. Eguerdian dantzari eta ordezkaritza guztiek elkarrekin bazkalduko dute, bakoitza bere herrira bueltatu baino lehen. Horrela ospatuko dituzte aurten ere Aberri Eguna eta Dantzarien Eguna Cañuelaseko euskaldunek.

Hamar euskal etxek hartuko dute parte Cañuelaseko Denak Batek antolatutako Dantzarien Topaketan

Dantzariak taulagainean topaketaren aurreko edizio batean (argazkia CañuelasEE)

Dokumentuaren akzioak