Dokumentuaren akzioak
Hamar euskal antzezlan, Getxoko Antzerki Jardunaldietan
Hilaren 14an abiatuko da Getxoko Antzerki Jardunaldien XXIX. edizioa. Aurten, hamar euskal antzezlan programatu dituzte, horietatik sei haurrei zuzenduta. Hiru eszenatokitan taularatuko dituzte lanok: Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan eta Algortako eta Areetako geltokietako plazetan.
Urriaren 23ra arte, kaleko hainbat antzezlanekin gozatzeko aukera izango da, tartean 'Udamina' (Shakespeare idazlearen unibertsoan oinarritutako lana), 'Anomalía magnética' (gizartearen porrota ardatz duena), eta 'Oilaskotxea' eta 'Camping Renove' adin guztientzako kale ikuskizunak.
Umore antzerkiak ere tokia izango du, 'Hienas rellenas' zoritxarrean bizi diren hiru pertsonaiaren istorioa ardatz duen antzezlanarekin. Dantza, antzerkia eta umorea uztartzen dituen diziplina anitzeko 'Maniati@s' muntaia ere programatu dute.
Haurrek
eskaintza zabala izango dute, tartean txotxongiloen 'Libertia' eta
'Leihotik mundura' lanak. Pailazoak ere ez dira faltako 'Beldurraren
etxea' lanari esker, eta '¿Quién ha visto a Dulcinea?' antzezlan
bereziaz gozatzeko aukera izango dute txikienek. Azken honetan, 'On
Kixote' lan ezagunaren pasadizo ezagunenetako batzuk haurrentzako
moldatu dituzte.
Ohi bezala, Andrés Isasi Musika Eskolako antzezlanetarako sarrera ordaindu beharko da. Salgai daude jada BBKren orotarako kutxazainetan, bbk.es webgunean eta Algortako Kultur Etxean eta 944 310 310 eta 944 914 080 telefonoetan.
Dantza, antzerkia eta umorea uztartzen ditu "Maniati@s" lanak. Arg
Dokumentuaren akzioak