Dokumentuaren akzioak
Hamar bikote lehiatuko dira Seguran, Euskal Herriko Dantza Txapelketan
Fandango eta arin-arin bana dantzatuko dituzte Bizkaiko bi bikotek eta Gipuzkoako zortzik datorren igandean
Bizkaitik bi bikote joango dira Segurara: Sestaoko Arkaitz Pascuas eta
Nagore de las Cuevas, eta Leioako Lander Campos eta Haizea Hormaetxea.
Gipuzkoatik doaz beste zortziak: Hernanitik Xabier Segura eta Lierni
Martiarena; Villabonatik Iker Sanz eta Lierni Kamio, Oier Laborde eta
Izaro Otaegi, eta Jon Arsuaga eta Ione Iriarte; Bergaratik Aritz
Arrillaga eta Amaia Bolinaga, eta Mikel Igartua eta Ibane Baseta;
Donostiatik Mikel Otegi eta Estela Atorrasagasti; eta Pasaiatik Jon
Ibarguren eta Idoia Besada.
Epaimahaiak erabakia hartu artean, Mungiako Korrontzi folk taldeak eta Villabonako Oinkari dantza taldeak Infernuko hauspoa emanaldia eskainiko dute.
Dokumentuaren akzioak