Dokumentuaren akzioak
Hamar bikote ariko dira igandean Segurako dantza txapelketan
Iazko irabazleek, Aitzol Ena eta Maite Lazkano bergararrek, ez dute parte hartuko, baina bai bigarren gelditutako Hernaniko bikoteak
Arratsaldeko 6etan ekingo zaio, kiroldegian. Gero,
gauez, Euskal Telebistak eskainiko du, ohi bezala. Hamar bikoteetatik,
bi Bizkaitik datoz, eta gainontzekoak Gipuzkoakoak dira: Arkaitz
Pascuas-Nagore de las Cuevas (Sestao), Lander Campos-Haizea Hormaetxea
(Leioa), Oier Laborde-Izaro Otaegi (Villabona), Jon Arsuaga-Ione
Iriarte (Villabona), Aritz Arrillaga-Amaia Bolinaga (Bergara), Xabier
Segura-Lierni Martiarena (Hernani), Mikel Otegi-Estela Atorrasagasti
(Donostia-Orio), Iker Sanz-Lierni Kamio (Lezo-Villabona), Jon
Ibarguren- Idoia Besada (Azpeitia-Pasaia) eta Mikel Igartua-Ibane
Baseta (Bergara).
Bikoteek bi dantza egin beharko dituzte, fandango bat
eta arin-arin bat. Bikote irabazleari, ohitura den bezala, Nestor
Basterretxearen eskultura emango zaio, eta ordezkatzen duen udaletxean
utzi beharko du hurrengo urteko txapelketa arte. Dantza jantzien sari
bat ere bada, eta baita bikote ganteenarentzakoa ere.
Udal bat eskulturaren jabe egin ahal izateko, bere
ordezkariak hiru urtez jarraian irabazi beharko du txapelketa, edota
hiru aldiz bost urtetan zehar.
Igandean, dantza saioak bukatu eta epaimahaiak bere
lanak egiten dituen bitartean, Korrontzi eta Oinkarik 'Infernuko
hauspoa' ikuskizuna eskainiko dute.
Dokumentuaren akzioak