Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamar bat mila ikusle bildu ditu Maitaldia jaialdiak

Dokumentuaren akzioak

Hamar bat mila ikusle bildu ditu Maitaldia jaialdiak

Egitarau askotarikoa, kalitatezkoa eta arrakastatsua izan duela goraipatu dute antolatzaileek

Komunikabidea
Gara
Tokia
Biarritz
Mota
Albistea
Data
2003/09/23

«Dantza estilo bakoitzerako ikusle eta jarraitzaile bat lortu dugu. Hamahiru urte iragan dira jaialdia sortu genuenetik, eta, egun ikusleak gureganatu ditugula erran genezake, batez ere, eskaintzen diegun egitarau zabalari esker», argitu zuen lehendakariak. Izan ere, 2003ko egitarauari dagokionez, agertu diren ikusgarrien kalitatea nabarmendu zuen, eta, bereziki, bi emanaldi goraipatu zituen: Luzia Lakarra dantzariarena eta Het Nationale Ballet, Herbeheretako baletaren ikuskizuna. Maitaldiak bi astez bildu duen arrakasta zenbakiekin erakutsi zuten atzo Biarritz Kultura elkarteko arduradunek. «2002ko maitaldian 14 ikusgarri eskaini genituen; aurten, aldiz, 13. Beraz, zenbakiak parekatzen baditugu proporzioan aurtengo ikusle kopurua handiagoa izan da», adierazi zuen bere aldetik Laurence Pekarrek.

Dokumentuaren akzioak