Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamar aurreskulari ariko dira Euskadiko txapelaren bila

Dokumentuaren akzioak

Hamar aurreskulari ariko dira Euskadiko txapelaren bila

Larunbatean jokatuko da Pasaian eta iazko txapelduna, Aritz Salamanca, min hartuta dago

Egilea
Felix Ibartgutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/05/28
28. aldia izango da aurtengoa. Lehen 25 urteetan Pasai Antxon jokatu zen txapelketa eta harrezkero Pasai Donibaneko kiroldegian, oso bestelako egiturarekin.

Jende askok bestela uste badu ere, txapelketa honetan era askotako lanak egin behar izaten dituzte dantzariek. Hasteko, Ormatxuloderitzana. Hor, dantzariek hirunaka dantzatuko dute Euskal Herriko Dantzarien Biltzarrak prestatutako koreografia.

Ondoren Alpargata izeneko dantza etorriko da. Eta gero Kontrapasa, alegia, ohiturazko agurra, eta dantzariek neska bati dantzatuko diote. Hurrengoa Desafioa edo Aurkez aurke izango da, non dan-tzariak binaka ariko diren, era honetara: Egoitz Irazabalbeitia (Donostia) eta Iker Larunbe (Atarrabia); Ibon Huarte (Errenteria) eta Ander Diez (Lezo); Joseba Gurrutxaga (Legazpi) eta Aritz Iglesias (Tolosa); Jon Ibarguren (Azpeitia) eta Jokin Oria (Legazpi); Iñigo Oiarbide (Beasain) eta Xiker Hidalgo (Ordizia). Sei onenak pasako dira azken partera. Zortzikoa dantzatu beharko dute, era librean.

Epaimahaian, berriz, Jesus Mari Garate, Jose Luis Vallejo, Dorleta Fernandez eta Xabier Mendiza- bal jardungo dira.
Hamar aurreskulari ariko dira Euskadiko txapelaren bila
Aritz Salamanca

Dokumentuaren akzioak