Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ostiralean hasiko dira hamalaugarren Dantzari Festako jarduerak Hernanin

Dokumentuaren akzioak

Ostiralean hasiko dira hamalaugarren Dantzari Festako jarduerak Hernanin

Egilea
A.I.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2009/03/25

San Joan Konpartsaren ekimenez, hamalaugarren Dantzari Festa izango da datozen egunetan Hernanin. Programatu dituzten jarduerak ostiralean hasi eta apirilaren 4a bitartean luzatuko dira.

Ostiralean, Gero Axular dantza taldeak Talaia ikuskizuna eskainiko du, 20.00etan, Biteri kultur etxean.

Larunbatean, 12.00etatik aurrera, Hernaniko musika eskolako taldea kalejiran aterako da udalerriko kaleak girotuz. Segidan, Korrikaren aldeko erromeria izango da Plaza Berrin. Arratsaldean Ttarla taldeko dantzari txikiak ibiliko dira kalez kale eta 19.30ean erromeria izango da Gasteizko txistulariekin.

Igande goizerako ere Euskal Herriko hainbat herritatik joandako taldeen kalejira antolatu dute eta 13.30ean Gudarien plazan emanaldia eskainiko dute. Herri bazkaria ere izango da Atsegindegin.

Ekitaldiek jarraipena izango dute astelehenetik larunbatera Biterin ikusgai jarriko duten euskal jan-tzien erakusketarekin. Gainera, Ramon Garciak baserritarren janzkerari buruzko hitzaldia emango du asteazkenean (19.00etan).

Amaitzeko, dantzari txikien kalejira eta emanaldia iragarri dituzte apirilaren 4rako. 17.00etan abiatuko dira eta azken saioa 20.00etan egingo dute Biterin. >A.I.

Dokumentuaren akzioak