Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamalau azpeitiar lehiatuko dira bihar, Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Hamalau azpeitiar lehiatuko dira bihar, Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketan

Egilea
Julene Frantzesena
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Mota
Albistea
Data
2020/10/16
Lotura
Urola Kostako Hitza

Hamalau azpeitiar lehiatuko dira bihar, Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketan

Bihar, zapatua, izango da txapelketa Segurako Baratze pilotalekuan (18:00). Parte hartuko duten 28 dantzarien erdiak azpeitiarrak dira. Urtero legez, hainbat sari banatuko dituzte saioa amaitzean.

Bihar, zapatua, izango da Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketa Seguran (Gipuzkoa), eta hamalau bikote ariko dira nor baino nor lehian. Aurten ere Azpeitiko ordezkaritza zabala izango da hain entzutetsua den txapelketan; izan ere, 28 dantzarien erdiak azpeitiarrak dira.

Honako dantzari hauek parte hartuko dute txapelketaren 44. edizioan:

  • Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia)
  • Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara)
  • Maider Arrieta eta Jon Ander Iriondo (Azpeitia)
  • Maitane Irurzun eta Gorka Duran (Aduna eta Villabona)
  • Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza (Azpeitia)
  • June Elorza eta Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
  • Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
  • Katerin Artola eta Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo)
  • Nagore Kerejeta eta Aner Kerejeta (Azpeitia)
  • Leire Eizmendi eta Gorka Kerejeta (Errezil eta Azpeitia)
  • Maren Galvez eta Gorka Granado (Oiartzun eta Sopela)
  • Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola (Legazpi)
  • Elaia Elorza eta German Aranburu (Azpeitia)
  • Maite Beobide eta Mikel Subinas (Azpeitia)

Saioa 18:00etan hasita egingo dute, Baratze pilotalekuan. Dantzariek zortzi pausoko fandangoa dantzatu beharko dute txistuz eta albokaz lagunduta, eta arin-arina, trikitiarekin. Urtero legez, hainbat sari banatuko dute: Segurako Udalaren sari nagusia, bigarren saria, hirugarren saria, Guillermo Areizaga sari berezia –lehen aldiz aurkezten direnen artean–, jantzi onenaren saria, herriko bikote onenaren saria eta lurraldeetako bikote onenen sariak.

Euskal Herriko Dantza Txapelketaren iazko edizioan, 43.ean, hainbat sari lortu zituzten dantzari azpeitiarrek: Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga bigarren sailkatu ziren, eta Laura Bastida zein Ekain Uzkudun hirugarren.

Dokumentuaren akzioak