Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamaika bikote jardungo dira Segurako Dantza Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Hamaika bikote jardungo dira Segurako Dantza Txapelketan

Azken irabazleak, Azpitartetarrak, ez dira aurkeztuko, eta Bizkaiko hiru bikote ariko dira

Egilea
Felix Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/06/17
Aurten atentzioa ematen du bizkaitarren parte-hartzea. Hango hiru bikote ariko dira Seguran; besteetan baino gehiago.

Igandean irabazle gertatzen den bikoteari Nestor Basterretxearen eskultura berria emango zaio. Txapelketa honen historian zehar zazpi eskultura egin ditu artistak.

Dantza askea Gipuzkoan dago sustraitua batik bat eta Segurako txapeldunak giputzak izan dira ia beti; behin, 1979an hain zuzen ere, bizkaitar batzuk nagusitu ziren, Zaldibarko Alkorta lehengusuak.

2002, 2003 eta 2004an Hernaniko Parrondo anai-arrebak gertatu ziren irabazle. Eta ondorengo hiru urteetan, Azkoitiko Azpitarte anai-arrebak.
Aurten, eszenatokia berria izango da. Sarrera-irteerak aldatu dira eta atzeko aldea aldatu. Antola-tzaileek -Segurako Udala eta Euskal Telebista- ikuskizuna erakargarriagoa izango dela espero dute.

Eta, ohitura den bezala, lehen aldiz aurkezten den bikote onenari Guillermo Areizaga saria emango zaio.

Dokumentuaren akzioak